Stop Istripuak Euskadiko kideak Eusko Legebiltzerrean aurkezpena egin zuten

Stop Istripuak Euskadiko kideak Eusko Legebiltzerrean aurkezpena egin zuten

Aurreko astelehenean, 17, Stop Istripuak Euskadiko kide batzuk Eusko Legebiltzarrean aurkezpena egin zuten, “Erakunde, segurtasun eta Gobernantza publikoko” komisioan, hain zuzen ere gure ordezkaria den Rosa Maria Trinidad eta gure bazkide laguntzailea den David Fernandez abokatua.

Aurkezpenean lehendabiziko hitza izan zuena gure ordezkaria izan zen, elkartea aurkeztu zuen, bere sorreraren arrazoiak, zeintzuk helbururekin sortu zen, ordezkaritza honetan lantzen ditugun sailak, proiektuak izendatu zituen eta baita urtero egiten ditugun ekintzak ere, bide heziketak eskolako curriculumean egotearen garrantzia ere azpimarratu zuen eta lege erreformetan aldaketak egotearen garrantziaz ere hitz egin zuen. Ondoren gure abokatua den Davideri emaz zion hitza, honek azken zatia garatzako.


Davidek jardundako gairik nabarmenduenak hurrengoak izan ziren: Zigor Kodea erreformatzeko beharra, momentu honetan Senatuan lantzen hari den gaia dena, Auzipetze kriminalaren legea erreformatzeko beharra eta batez ere “largespen libreko autoa” gaiaria dagokiona, ikerketa eta argibide minimo bat egin gabe ezin daitekeena burutu, honek biktimen oinarrizko eskubideak hausten dituelako, Jarduera protokolo bat egotea atestatuekin…eta gure premiazko neurriak.


Alderdi politiko ezberdinetako ordezkari guztien aldetik esan, DENEK nabarmendu zutela gure lana eta gure eskaerak egokian eta zentzukoak zirela, Madrileko euren lankideei eramango zitzaiela esan ziguten.

Batzarra bukatuta, egiten dugun balantzea oso positibo da eta gure batzarretan jarraipen bat izatea espero dugu gure helburuak lortu ahal izateko.