PERTSONA NAGUSIENTZAKO MUGIKORTASUN SEGURURAKO KANPAINA (Durango Irratian Elkarrizketa)

PERTSONA NAGUSIENTZAKO MUGIKORTASUN SEGURURAKO KANPAINA (Durango Irratian Elkarrizketa)

Stop Istripuak Euskadiko elkartetik eta Durangoko Udaletxearekin elkarlanean, herriko pertsona nagusiei zuzendutako kontzientziazio eta sentsibilizazioa kanpaina antolatu dugu, bi hitzalditan egingo dena.

Lehendabizikoa, oinezkoei zuzendutakoa izango da, “Oinezko, Segurtasunarekin mugitu Durangotik” izenburu pean apirilaren 30ean izango da Durangoko Adinekoen Udal Egoitzan. Mintzalariak Miguel del Valle, Bide Hezkuntzako irakaslea, eta Ireide Aramburu, Stop Istripuak Euskadiko kidea, izango dira.

Hitzaldia bi ekintzetan banatuta dago:

  • Lehen zatia zentroan bertan izango da eta harrapaketak saihesteko hartu beharreko jarrerei buruz berba egingo da. Bidegorriarekin zerikusi duten Durangoko toki gatazkatsuak ere aipatuko dira eta oinezko bezala hauek errespetatzearen garrantzia azpimarratuko da. 
  • Bigarren zatia kalean zehar izango da, bertaratu direnekin ibilbide bat egingo dugu herrian ditugun seinale desberdinak azaltzeko.