Formakuntza saioak Durangoko Istitutuan

Formakuntza saioak Durangoko Istitutuan

Bide hezkuntzak, balioetan heztea den aldetik, norbanakoen bizitzan zeharreko prestakuntza osoan egon behar du, zeharkako moduan, bizitzaren unean uneko ezaugarri psikologiko eta ebolutiboak eta izan daitezkeen bide premiak kontuan hartuta, trafiko istripuak eta haien ondorioak saihesteko.

Hau dela eta pasadan hilean Durangoko istitutuan izan ginen balio hauek trasmititzen.

Proiektu honen bidez, talde presioak eragiten dituzten ondorioak aztertuko ditugu besteak beste.

Saioetako gazteak bizitzako momentu batean daude non euren burmuina emozionalagoa da razionala baino, hau dela eta taldeagatik onartua sentitzeko zer nolako arriskuak jasaten dituzten azaltzen zaie, eta egindako ekintzek dituzten ondorioak ere.

Gure heluruak hurrengok dira:

  • Arrisku motak identifikatzea. Zorizkoa eta hautatua.
  • Arriskuaren alderdiak identifikatzea. Alkohola.
  • Gazte burmuinaren funtzionamendua eta garapena ulertzea. Neurotransmisoreen garrantzia.
  • Talde presioa zer den ulertzea eta honen ondorioak.