Errepidean gertatutako ezbehar baten simulazioa

Errepidean gertatutako ezbehar baten simulazioa

Atzo, Stop Istripuak Euskadiko elkartetik Ortuellako Meatzalde ikastetxean ezkartzelazio bat aurrera eraman genuen, era honetan, errepidean ezbehar bat gertatuz gero zer gertatzen den erakutsi nahi genien gazteei. Zauritua ibilgailutik ateratzeko suhiltzaileen laguntza beharrezkoa den zoritxar baten simulazioan datza.


Ikasleak suhiltzaileen eta osasun zerbitzuen lana nolakoa den ikusi zuten aurrez aurre, ondoren gelan adituen eskarmentuak eta bizipenak adi eta interes handiz entzun zituzten, baita errepidean gertatutako ezbehar baten historia, familiak kontatuta.


Eskerrak eman Meatzaldea Ikastetxeari bere lankidetzagatik eta izandako parte hartzeagatik, baita Urioste parkeko suhiltzaileei eta Ambuibericako osasun zerbitzuei, profesional hauek aurrera eramaten duten lana goraipagarria da.

Ondoren gure ordezkaria den Rosa Maria Trinidadek emandako elkarrizketa ikusi dezakezue eta eguneko irudi batzuk.

El Correo (Klikatu hemen berri irakurtzeko)