Bide indarkeriaren aurkako kontzientziazio kanpaina. Stop Istripuak Euskadi – Bizkaibus

Bide indarkeriaren aurkako kontzientziazio kanpaina. Stop Istripuak Euskadi – Bizkaibus

Pasa den astean Stop Istripuak Euskadiko ordezkaria den Rosa Maria Trinidadek eta Lurraldeko garraio, mugikortasun eta kohesio diputatua den Miguel Angel Viar-ek, iada hasita dagoen Bide Indarkeriaren aurkako kontzientziazio kanpaina berri bat aurkeztu zuten Durangon.

Gidatzen goazela mugikorra erabiltzeak dituen arriskuei buruz kontzientziatu eta harritu nahi ditugu herritarrak. Ikuspena eman behar zaion arazoa da, gaur egun errepidean gertatzen diren ezbeharren arrazoi nagusiena baita.

Eslogana “Ez hondatu zure bizitza, gidatzerakoan ez erabili mugikorra” da eta Bizkaibuseko 100 markesina eta beste hainbat autobusetan egongo da ikusgai.

Stop Istripuak Euskaditik bizitzagatik apustua egiten dugu, gidatzea eta mugikorra erabiltzea ez dira bateragarriak, gidatzen dugun bitartean ez dago gure bizitza eta besteena arriskuan jartzeko dei garrantzitsurik.

EZ erabili mugikorra gidatzerakoan, egin ezkero bizitzarekin ordaindu dezakezu.