Bide Hezkuntza Durangoko ikastetxeetan

Bide Hezkuntza Durangoko ikastetxeetan

Euskadiko Stop Istripuak Elkartetik uste dugu Bide Hezkuntza eskolako prestakuntza osoan zehar egon behar dela, hau dela eta Durangoko eskola desberdinetara hurbilduko gara ikasleak kontzientziatzera.

Formakuntza saioak antolatzen ditugu eskola eremuetan Bide Heziketako ezagutzak handitzeko asmoarekin, ikasleek modu kooperatiboan parte hartzen dute eta era honetan mugikortasun segurua sustatzen dugu, elkarbizitzarako baikorrak diren ohitura eta jarrerak sortuz, toleratzia eta errespetua, honela errepideetako ezbeharrak murrizten lagunduz.

Proiektu honen bidez haurrak bide hezkuntza eguneroko mugikortasunaren atal bat dela ulertzea nahi dogu, horretarako seinale desberdinak erakusten dizkiegu, bai horizontalak bai bertikalak, eta euren esanahia azaltzen diegu itxura geometrikoaren arabera. Batez ere gure inguruan ditugun seinaleak ulertarazten saiatzen gara, lehentasunen ordena zein den, oinezkoak garenean edo txirrindulariak garenean ditugun arauak, oinezkoen pasabideak eta txirrindularien pasabideak etb.

Txikienen hezkuntzan lagundu nahi dugu gure herriko eguneroko mugikortasunean jarrera arduratsuak sortzeko.