NORTZUK GARA ETA ZER EGITEN DUGU?

Gaur egungo STOP ACCIDENTES PAÍS VASCO – ren delegazioa, 2006an sortu zen eta  eta hainbat trafiko-istripu biktimen familietako pertsonak biltzen ditu, hurrengo helburuen inguruan:

 

– Biktimei eta haien familiei eremu judizialean zein psikosozialean LAGUNTZEA.

Gizartea KONTZIENTZIATZEA, bideko indarkeria eta haren ondorioak murrizteko.

– Gure eskubideak ALDARRIKATZEA, erakundeei trafiko-istripuetako biktimei eta ingurukoei laguntza eskatuz.

– Estalita ez dauden beharrizanak asetzeko ZERBITZUAK EMATEA.

Jarduerak BULTZATZEA, mugijortasun jasangarri eta seguru bat lortzeko.

GURE BALIOAK

Gure lana garatzeko jarraitu behar dugun norabidea erakusten gaituen iparrorratza, gure balioak osatzen dute. Gure lana, hurrengo euskarrietan oinarritzen da:

 

– KONPROMISOA: bide-segurtasunarekin eta gizarte-eraldaketarekin, pertsonei eman beharreko aholkularitzarekin eta eskubideen defentsarekin, aldeketen beharrak eta esperantzak asetzeko.

– ERANTZUKIZUNA: helburuak betez, sustatzen ditugun pertsonekiko errespetuarekin eta konfidentzialtasunarekin.

– GARDENTASUNA: gure jarduerei, helburuei eta kudeatzeko moduei buruzko informazio argia emanez.

– ELKARTASUNA: gizartearekin eta trafiko-istripuak pairatu dituztenekin, modu hurbil eta lankidetzakoan.

– PERTSEBERANTZIA: etengabeko ekimenerako eta berritasunerako joera erakutsiz, bokazioz eta profesionaltasunez, kalitatezko zerbitzuak eskaini ahal izateko.

Azkeneko blog-sarrerak:

  • Durangoko bidegorri maitea, askok dakigun bezala txirrindulari eta patinatzaileek erabiltzeko zuzenduta zaude, baina zoritxarrez errespetatzen ez zaituen herritar asko daude. Egunero oinezkoak paseatzen jasan behar izaten dituzu, Etsipenak jota egongo zara ezta? Onartu beharra dut zu erabiltzen zaitugunontzat ere badela, adibidez, barikuan nire familiak eta......

  • Zapatuan Ezkurdiko plazan egon giñen Scape Room bat burutzen (#irtenbidebarik). Ekintza arrakasta bat izan zen eta parte hartzaile asko izan genituen: familiak, lagunak, Ezkurdiko futbol taldeko neskak etb. Eskerrik asko danori!Bide Hezkuntzari buruz apur bat gehiago jakitea espero dugu....

  • Mugikortasun astea dela eta gure ordezkari den Rosa Maria Trinidad Durango Irratian izan da astean zehar burutzen gabiltzan ekintzei buruz hitz egiteko. Hemen duzue elkarrizketa....

  • Atzo, Gasteizeko Ponle Freno lasterketaren seigarren edizioa aurrera eraman zen, atresmediak antolatutako ekimena AXA fundazioaren lankidetzarekin bide segurtasunaren alde “Ez gelditu, gaur korrika egiteak bizitzak salbatzen ditu” lema pean, bertan mila pertsona baino gehiagok parte hartu zutena. Lasterketan bildutako diru kopurua Stop Istripuak Euskadiri egokitu......