Stop Istripuak Euskaditik oso pozik gaude SUM Bilbao 2019 “XXI. Mendeko hiriak mugitzen” kongresuaren lehen ediziora joateko gonbidatuak izateagatik. Bilboko Euskalduna Jauregian izan zen otsailaren 20 eta 21ean. ✌️

Nazioarteko jazoera honen helburua mugikortasunaren etorkizuna eta XXI. Mendeko hirietan garapen jasangarrien helburuen lorpenak duen eraginari buruz hausnarketa orokor bat nagusitzea izan da.

Kongresuak mundu mailako🌍 adituen agertzea izan du, hiri eta administrazio publikoen arlokoak, enpresak eta start-upak, teknologia zentruak eta unibertsitateak. 40 mintzalari baino gehiagok eztabaidatu zuten politika publikoen, berrikuntzen teknologia eta garapen aukeren inguruko herri mugikortasun jasangarrien ikuspuntu estrategikoen eraikuntza eta sendotzeari buruz.

Bilboko udaletxeak eta Petronorrek antolatutako jazoera izan zen, mundu mailako mugikortasunaren berehalakoak eta sakonak diren arazoak heltzeko beharrari buruz jakinaren gainean baitaude, baita honek ematen dituen aukerei buruz ere.

Eskerrik asko bertaratzeko aukera emateagatik eta bertan emandako esperientzien hartu-eman eta ezagutzen parte izateagatik. 😉